Tolosaldeko, Urola Erdiko eta Urola Kostako garapen agentziek Hernioren aisialdirako aukerak eta turismo jarduerarako duen potentziala balioan jartzeko helburuz bideo bat osatu dute elkarlanean.
Eskualde bakoitzetik abiatuta, ibilbide bana erakusten du honek, haurrekin, kirola eginez, edota senior mendizaleek egiteko modukoak, nahiz eta ez diren aukera bakarrak.
Bisitariak gidatzen dituen enpresa pribatu baten eskaeratik jaio zen ideia, bezeroei, ikusiko zuten hura aurreratzeko modu bat ere izan asmoz. Elkarlan publiko-pribatua ere bada, beraz, eta egungo egoeran, enpresa pribatuei, beraien lana errazteko tresna ere izan nahi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapen turistikoko estrategiarekin bat egiten du bideo honek.