IB HEZKUNTZA GUNEA 23/24 ikasturteko lan ildo nagusiak elkarrekin adosten

2023-09-26

Irailak 26an bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendariek osatzen duten Hezkuntza Gunea. Bileraren helburua, 2023/24 lehentasunak partekatu eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuen plangintza adostea izan da.

Amankomunean adostutako lan ildoen artean:

  • IKASIZ lan lerroaren jarraipena. “Irakasleen lanaren hobekuntza”. Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoen sorrera.
  • Ikastetxeak Saretzen proiektua (IB Harremanak). Ikastetxeen eta bailarako eragile desberdinen arteko harremanak sendotzen jarraitzeko espazio informalen garapena.
  • Martxan diren proeiktuen kontsolidazioa eta hobekuntza: Elkarrekin Eraikitzen, Gerolan Orientazioa, STEAM Urola Erdian eta Izan Ekintzaile.

Urtean 3 aldiz biltzen da lan taldea, ikuspegi estrategikotik lehentasunak adostu, dagozkion balorazioak egin eta erabaki klabeak hartuz.

Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako proiektu lider desberdinek osatzen dituzten lan taldeen bidez artikulatzen da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia