Gaur, Uztailak 20 bildu da IB Sarearen Kudeaketa Kontseilua, enpresa, hezkuntza, enplegu eta udalen elkarlan guneen ordezkariek osatua.
Gaur egun kontseilua osatzen duten kontseilukideak hauek dira: Hezkuntza Gunearen aldetik, Aitor Cordoba, Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria eta Eduardo Sudupe, Izarraitz Lanbide Heziketaren zuzendaria; Enpresa Gunea, Cruz Alberdi (Sidenor) eta Karlos Korta (Berritek); udalen ordezkariak, Mari Jose Arregi (Azkoitiko Udala) eta Leire Goenaga (Azpeitiko Udala); Enplegu Gunea, Mari Carmen Blázquez (Lanbide).
Kontseiluaren helburuari erantzunez, gune desberdinetan azken hilabeteetan garatzen ari diren proiektuen berri eman da, guneak elkarlanean garatzen ari diren proiektuen emaitzen jarraipena eginez.
Ondoren, Iraurgi Berritzenek eskualdeko sozioekonomia alorreko eragileekin elkarlanean azken hilabeteetan bultzatu duen hausnarketa estrategikoko prozesuaren baitan identifikatu eta garatuko diren lan lerroen berri eman da. Segidan, 2021-2027 epealdirako definitu den ekintza planaren inguruko hausnarketa egin da.