IB Sareko 20 enpresetako Pertsona Arduradunek osatutako lan taldeak, enpresetan pertsonen talentua kudeatzeko eredu berrien ezagutza eta praktikak trukatzeko elkarlan guneak partekatzen ditu ikasketa kolektibo moduan.
Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren Sailagatik babestua dago, eta UE Talent Ikasiz Proiektuaren baitan dago kokatuta. Dinamika hontan, enpresen interesen araberako lan saioak antolatzen dira IBtik, proiektuaren fazilitadore bezala.
Gaur ospatutako lan saioan bi helburu bete dira, batetik enpresek aurreko lan saioen ondorioz, hartutako konpromisoak eta talentuaren fidelizazioaren inguruan exekutatutako proiektuen ondorio eta ikasketak partekatu dituzte elkarren artean, garapen elkarrizketen metodologian sakonduz Nerea Urcolaren laguntzarekin.
Bestetik, gaurko lan saioan “Talentuaren erakarpena enpresan” gaia izan da hizpide, enpresek egindako pausoak amankomunean jarriz: talentua nola erakartzen duten, nola kudeatzen ari den talentu mapa, talentua erakartzeko estrategia eta kanalak, etab…
Amaieran, hurrengo lan saiorako garatuko diren ekintzak identifikatu dituzte.