IBen Ikasiz programa berriro abian da eskualdeko enpresentzat

2020-09-26

Udararen bueltan eskualdeko enpresek Ikasiz programaren dinamika berreskuratu dute, pasa den irailak 24an ospatu delarik, enpresa arteko 5. Lan Saioa On line.

Covid egoera dela eta, enpresa arteko ezagutza eta esperientzia elkartrukaketa sustatzen duen Ikasiz programa hau indartu egin da, enpresen aldetik balorazio positiboak jasoz, egoera honetan ekarpen esanguratsua izaten ari delarik. Guztira urtean zehar 18 enpresek partehartu dute orain arte IBek sustaturiko proiektu honetan.

Azken Ikasiz bileran, Urola Erdiko sektore eta tamaina desberdinetako 11 enpresetako ordezkarik partehartu zuten. Bertan, enpresek bizitzen ari diren egoera, eta merkatu eta sektore desberdinen joera eta aurreikuspenak konpartitu zituzten.

Orokorrean, ziurgabetasun handia jarraitzen du, eta bezero eta merkatu batzuetan eskaera erabakiak atzeratzen ari dira. Hala ere, jokaera desberdinak atzematen dira sektore desberdinen arabera eta paradigma aldaketa baten aurrean gaudela azpimarratzen da, inpaktu maila desberdina izango duelarik merkatuen arabera.

Bestetik enpresa partehartzaileek aukera izan zuten ere datozen hilabeteetan elkarlanean lantzea interesatzen zaizkien gaiak identifikatu eta heuren neurrirako Ikasiz plangintza bat adosteko, besteak beste, telelanaren lege berria, enpresa eta osakidetza, berdintasun legea eta kontziliazioa, Ikasiz programaren zabalkundea enpresaren perfil berrietara etab…

Beraz Ikasiz programa proposamen berriekin hasi da, elkarlanean etengabeko prestakuntza, esperientziak eta ezagutza konpartitzen jarraituz, egoera honen kudeaketan aurre egiten laguntzeko enpresei.

Enpresa partehartzaileak: Alberdi Mekanizatuak S.L., Astigarraga Kit Line S.L., Talleres Patri, Berritek S.L., Sarralle Group, Ukabi S.L., Glual Group, Elkarmedia S.L., Ekintza Lantegia, S.L., Xubi Group, Sammic S.L., Grupo Ormola. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia