Ikasberriko ikasleek ekintzaile esperientzia gertutik ezagutu dute

2022-03-17

Pasa den martxoak 14-ean “Izan ekintzaile!” Hezkuntza proiektuaren 2. Saioa ospatu zen. Ikasleek, Xubane Iza ekintzailearen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten eta ikasleek ikasturtean zehar landutako enpresa egitasmoak aurkeztu zizkioten ekintzaileari.

1. Saioa abenduak 13an izan zen eta bertan, “ekintzailetza” jarduerak ekonomian eta oro har eskualdeko ekonomian duen garrantzia landu zen. Saioa gizarteko joeren eta negozio ideien inguruko dinamika batekin itxi zen.

“IZAN EKINTZAILE!” Eskualdeko ikastetxe ezberdinek lantzen duten proiektua da eta 2 helburu nagusi ditu:

  1. Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatu.
  2. Ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak sustatu.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia