Ikasiz programaren baitan, eskualdeko industria enpresek jasangarritasunerako bidea aztergai

2024-06-13
Enpresa

Ekainak 13an aurtengo Ikasiz Programaren baitan eta Enpresa Gunearen proposamenetan oinarrituta, ikuspegi juridiko batetik adostu den plangintzaren baitan, 3. informazio jardunaldia ospatu da. Bertan eskualdeko hainbat enpresa industrialek hartu dute parte.

Jardunaldi hau, LKS Aholkularitzak zuzendu du on line formatoan, eta landu den gaia berriz ondorengoa izan da: “Jasangarritasunerako bidea: Oinarrizko kontzeptuetatik etorkizunerako erronketara”.

Partehartzaileek Jasangarritasun korporatiboari buruzko kontzetu orokorrak ezagutu ahal izan dituzte. eta baita horrek gaur egungo testuinguruan duen garrantziaz jabetu.ere. Bestalde enpresen ingurumenaren, gizartearen eta gobernantzaren kudeaketari dagokionez kontuan hartu beharreko erronkaketa alderdien inguruko azalpenak ere jaso dituzte. Honetaz gain, enpresek epe labur eta ertainean aurre egin beharko dieten jardun- esparru nagusiak identifikatzeko aukera ere izan dute.

Urrira bitartean beste hiru jardunaldi antolatu dira, eta hauetan parte hartzeko interesa duten enpresek inprimaki hau bete beharko dute. Hau da Ikasiz programaren barruan zuzenbideko gaiak lantzeko antolatutako jardunaldien egutegia:

    • Uztailaren 4an, 09:00etatik 11:00etara, online: Sozietate Zuzenbidea.
    • Irailaren 12an, 09:00etatik 11:00etara, online: Ingurumen lege egoera.
    • Urriaren 10ean, 16:00etatik 17:00etara, aurrez aurre: Atzerritartasuna.

Ikasiz programaren helburua, eskualdeko enpresen artean informazio, sentsibilizazio eta praktika jardunaldiak antolatzea da, ikasketa prozesu moduan, enpresen kudeaketa eremu desberdinetan (teknologikoa, pertsonak, produkzioa, berrikuntza kudeaketa etab..), enpresengandik jasotako proposamenen arabera.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia