Ikasketa prozesu kolektiboak eskualdeko ikastetxeen artean

2023-11-16

Azken hiru asteetan, Hezkuntza Gunearen IKASIZ markoaren baitan, Ikastetxeetako kudeaketa eta antolaketa ereduen inguruko saioak ospatu dira eskualdeko ikastetxeetako (Urola BHI, Ikasberri, Iraurgi, Azkoitia BHI, Floreaga) zuzendaritza taldeekin. Saio hauetan ikastetxeetako irakasleen ebaluazio sistemen inguruan hausnartu dute, ikastetxe bakoitzak kontzientzia hartuz honek zertarako balio dezakeen.

Aipatutako dinamikak honako prozesuaren bitartez bideratu dira:

  • Lehenengo lan saio kolektiboan, irakasleen ebaluazio sistemen inguruko oinarrizko kontzeptuetaz aritu ziren, elkarrekin hausnartu eta esperientziak partekatzeko aukera izan zutelarik.
  • Honen ostean, ikastetxe bakoitzak banakako aholkularitza jaso zuen ikastetxean bertan, bakoitzaren errealitatera egokitu eta klabe zehatzetan fokoa jartzeko helburuarekin.
  • Bigarren lan saio kolektiboan, aldiz, esperientzien eta prozesu honetatik ateratako ondorioen elkartrukea egin da.

Ikasiz lan lerroak IB Hezkuntza markoan lehenetsitako beharrei erantzutea du helburu, eta horretarako, sentsibilizaziora eta kapazitaziora bideratutako espazioak eskaintzen dira.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia