Ikasleak protagonista egiten beraien orientazio prozesuaren hausnarketan, Gerolan proiektuaren markoan

2021-05-13

“Gerolan” proiektuaren baitan bi lan saio ospatu dira, Apirilak 29 eta Maiatzak 12-an, Floreaga Ikastetxean. Proiektuak, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da.

Ekimen honen helburua, ikastetxeen orientazio akademikoa indartzea da eta besteak beste, 3 lan lerro bereiz daitezke. Batetik, ikastetxeetan sentsibilizaziora bideratutako lan saioak antolatzen dira. Bestetik, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri emateko, orientazio mapa sortu da. Azkenik, orientazio beharren araberako bisitak edo hartuemanak antolatzen dira eskualdeko eragileengana.

Floreaga ikastetxeko lan saioak, DBH 4 mailako ikasleei zuzendu ziren, guztira 40 ikasletik gora parte hartuz. Apirilak 29ko lan saioa 2 ikasgeletara bideratu zen eta ikasleak heuren etorkizun profesionala nahiz pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan ziren, honetarako dinamika ezberdinak erabiliz. Aldiz, Maiatzak 12-ko lan saioa, Lanbide Heziketara joateko interesa duten ikasleekin ospatu zen, guztira 12 ikasle. Bertan, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman nahiz ikasleek heuren etorkizunaz izan zitzazketen zalantzak argitu ziren. Ikasle partehartzaileek, bi lan saioen balorazio oso positiboa egin dute.

2020/21 ikasturtean zehar, eskualdeko beste ikastetxeekin antzeko ekimenak jarri dira abian.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia