Ikasleei orientazio akademiko nahiz profesionalerako hausnarketan laguntzen GEROLAN proeiktuaren baitan

2020-12-16

“Gerolan” proiektuaren baitan bi lan saio ospatu dira, Azaroak 30 eta Abenduak 11-n, Iraurgi Ikastetxean. Proiektuak, Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da.

Ekimen honen helburua, ikastetxeen orientazio akademikoa indartzea da eta besteak beste, 3 lan lerro bereiz daitezke. Batetik, ikastetxeetan sentsibilizaziora bideratutako lan saioak antolatzen dira. Bestetik, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri emateko, orientazio mapa sortu da. Azkenik, orientazio beharren araberako bisitak edo hartuemanak antolatzen dira eskualdeko eragileengana.

Lan saioak, batxiler bi mailako ikasleei zuzendu ziren, guztira 45 ikasle inguru. Azaroak 30eko saioarekin, ikasleak heuren etorkizun profesionala nahiz pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan ziren, honetarako dinamika ezberdinak erabiliz. Bigarren saioan berriz, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman nahiz ikasleek heuren etorkizunaz izan zitzazketen zalantzak argitu ziren. Ikasle partehartzaileek, bi lan saioen balorazio oso positiboa egin dute.

2020/21 ikasturtean zehar, eskualdeko beste ikastetxeekin antzeko ekimenak abian jartzea aurreikusten da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia