Pasa den astean bildu ziren Hezkuntza Arloko teknikariak bailarako 5 ikastetxeetako Orientatzaileekin GEROLAN-ORIENTAZIOA proiektuaren markoan. Ikasturte berrira begira arlo honetan dituzten erronken inguruan eztabaidatu eta bakoitzaren Orientazio Plana indartzeko baliabide eta lan lerroak adostea zen helburua.
- Ikasleekin lantzeko orientazio dinamiken diseinua. Ikaslea bere orientazio hausnarketaren protagonista bihurtzeko dinamikak.
- Bailarako eragile desberdinekin (Enpresa, osasun zentro, merkatari, ekintzaile, turismo edo lehen sektoreko eragileekin) interakzio dinamika konkretuak lotzeko aukera eta espazioak sortzea ikasleentzat.
Hauek dira ikasturtera begira lan talde honekin IB Hezkuntza markoan lantzeko ikuskatu diren 2 erronka nagusiak.