IB Hezkuntza markoan Ikastetxeen Gune-ko lan bilera ospatu da, Martxoak 9 goizean.
Lan bileraren helburua urtero moduan, ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak eta egokitzapenak egitea izan da.
Hauexek martxan diren 3 lan lerro nagusiak:
1. Beharren araberako gaitasunen inguruko sentsibilizazioa, kapazitazioa eta esperientzien elkartrukaketa:
- IKASIZ lan ildoa “Lan Taldearen kudeaketa emozionala” gaia landu da otsailean, klabe desberdinak jaso eta esperientziak partekatu dituzte 5 ikastetxeetako zuzendaritza taldeek.
2. Elkarlan proiektu konkretuen exekuzioa:
- Elkarrekin Eraikitzen proiektua (Ikasleek eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenak, elkarrizketak).
- ZTIM Urola Erdian proiektua (Zientzia eta Teknologia proiektuen garapena, ZTIM profesionalekin harremanak sustatuz).
- Gerolan Orientazioa proiektua (Ikastexeetako orientazio planak komplementatu, orientazio bixita zehatzak garatuz eragile ordezkari desberdinekin).
- Izan Ekintzaile proiketua (Ekintzailetasunaren oinarrizko kontzeptuak landu ikasleekin, ekintzaile errealekin harremanak sustatuz).
3. Berrikuntza proiektuak:
- Hezkuntza 4.0 (Gamifikazioan oinarritzen den esperimentazio proiektua).
- STEAM Sare proiektua (EJ-tik trakzionatutako Ikasleak eta STEAM profesionalen arteko harremanak sustatzera bideratutako proiektu pilotua).
- IB Harremanak proiektua (Ikastetxeak eta eskualdeko beste eragileen arteko harremanak indartzea (enpresa, osasuna, ekintzailetza, lehen sektorea, turismoa, emplegua…).