AZKOITIA: Intsausti Jauregia, Julio Urkijo etorbidea 25 (20720) tel. 943 85 11 00 | AZPEITIA: Sindikatu Zaharra, Enparan kalea 1 - 3 (20730) Tel. 943 02 60 69  | info@iraurgiberritzen.eus

  • IB Sarearen Kontseiluko ordezkariak

  • IB Sarearen XVI.Topaketak

  • 1
  • 2

Tokiko garapena

Zer eta nola egiten dugu lan?

  • Zer?

Tokiko Garapen Arloak, eskualdean arlo sozioekonomikoan inguru berritzaileak eta proiektu estrategikoak sortzeko politikak eta estrategiak sustatzea du helburu udalen arteko elkarlanaren bitartez.

  • Nola?

Tokiko Garapen Gunea osatzen duten Azpeitia, Azkoitia, eta Zestoako alkate eta zinegotziek, udalen arteko elkarlana sustatzen du, eskualdeko proiektu estrategikoak garatzeko; horretarako urtean zehar lan bilerak antolatzen dira, estrategia eta proiektu amankomunak definitu eta lantzeko.

  • Gobernantza eredua

TokikoGarapenaEU1

IB Kudeaketa Kontseilua, Urola Erdiko arlo sozioekonomikoko eragile publiko zein pribatuen arteko lankidetza sarea da (enpresa, hezkuntza, enplegu eragile eta udalen ordezkariek osatua). Eskualde ikuspegia oinarri, sareko kideen nahiz eskualdearen garapena eta berrikuntza ditu helburu, honetarako proiektu eraldatzaileak garatzen dituelarik lankidetzan.

Eragileen partehartzea eta elkarlan jarraia bermatzeko topagune egonkorrak sustatzen dira urtean zehar. Eragile bakoitzak, bere elkarlan gune propioa du: Udal ordezkariek (Tokiko Garapen Gunea); Enpresa eragileek (Enpresa Gunea), Hezkuntzako ordezkariek (Hezkuntza Gunea) eta Enplegu eta prestakuntza eragileek (UrolanPrest). Eragile bakoitzak beraz eskualde ikuspegitik elkarlanerako gune desberdinen inguruan antolatzen dituzte elkarlan proiektuak.

Enpresa, Hezkuntza, Enplegu eta Tokiko Garapen Guneen lankidetza IB Kudeaketa Kontseiluan egituratzen da, bisio amankomuna, elkarlana eta estrategia konpartituak adosteko kontseiluaren eta Topaketen dinamikak aktibatuz.

  TokikoGarapenaEU2

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut