Iraurgi Berritzeneko gobernantza-ereduaren baitan bildu zen atzo Turismoko Eragileen Mahaia, Turismo Gunearen funtsezko oinarrietako bat. Mahai honek sektoreko eragileen ikuspegia eta ekarpena jasotzea du helburu, eskualderako interes estrategikoa duten proiektuak identifikatu eta lantzeko.
Eragileen Mahaian landutako ekimenak ondoren udalekin batera osatzen den Turismo Gunera eramaten dira, elkarlanean garatu eta aurrera eramateko. Gunea datorren Martxoak 3an bilduko da Azpeitiko Basazabal Jauregian.
Atzoko bileran bi gai nagusi izan ziren hizpide: batetik, Industria-Turismoa sektoreen arteko elkarlan proiektua, MICE turismoa deritzon segmentua aktibatzea helburu duena; eta bestetik, egonaldi turistikoen gaineko zerga. Saioa emankorra eta eraginkorra izan zen, eta proposatutako ildoek aurrerapauso garrantzitsuak ematea ahalbidetuko dute.
