Instagram Shopping, erakuslehio digitala eta fisikoa uztartzen dituen erreminta ekintzaile eta merkatarientzat

2022-06-07

Ekintzaile eta merkatariak digitalizazioaren erronkari aurre egiteko seigarren kapazitazio saioa izan zen ostiralean. Oraingoan, Instagram sare sozialak duen Instagram Shopping funtzionalitatearen inguruan izan zen eta denera 11 ekintzaile eta merkatarik parte hartu zuten.

Instagram Shopping erremintak, erakuslehio fisikotik digitalera pasatzea ahalbidetzen du, sare sozialetan dabilen pertsonari klik batean establezimenduko eskaintza ikustea ahalbidetuko diolarik.

Kapazitazio saio hau, Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloko KLINK egitasmoaren baitan kokatzen da. KLINK Bidek ekintzaileei beren ibilbidean beharrezko baliabideak eskaintzea du xede, besteak beste, formakuntza saioak.

Lehen seihileko programako azken saioa, FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonen eta erakundeen eskuera jarri duen TicketBAI sisteman fakturak jaulkitzeko web aplikazioaren ingurukoa izango da.

Formakuntza uztailak 15ean izango da, Basazabal Jauregian 9:30tatik 13:30tara. Izen emateko deitu Iraurgi Berritzen-era 943 85 11 00 (Alazne eta Ione).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia