Martxoaren 22an, Iraurgi Berritzen eta Urola Erdiko beste bost enpresek hainbat konpainiatako hirurogeita hamar profesionalekin batera, Donostian parte hartu zuten, Adimen Artifizial Sortzaileak, industrian dituen aplikazioak aztertzeko ekimen batean. Programa hori IndustrIA izenez ezagutu arazi da eta Adimen Artifizialaren teknologia, hainbat sektore industrialetan integratzea du helburu, bai eta industria-enpresei beren behar espezifikoetara egokitutako tresnak ematea ere, erronka hauei aurre egiteko: AMIA analisiak sortzea, lehia-ebaluazioa, eskaeraren iragarpena eta produktu berrien garapena, hori guztia Adimen Artifizial Sortzailearen aplikazioari esker.
IndustrIA programa hiru euskal erakunderen arteko lankidetzaren emaitza da, non Iraurgi Berritzen hainbat digitalizazio- eta berrikuntza-proiektu gauzatzen ari den beraiekin elkarlanean, funtsezko zeregina betetzen ari delarik transformazio-prozesu horietan laguntzeko eragile gisa.
Ekimen honen arrakasta dela eta, bigarren edizioa ezagutzera emateko asmoz (apirilaren 18tik ekainaren 28ra bitartean egingo da), Iraurgi Berritzen-ek online saio bat antolatuko du apirilaren 11n, osteguna, 09: 00etatik 10: 00etara, Adimen Artifizial Sortzailearen oinarrizko kontzeptuak aurkezteko, baita IndustrIAren bigarren edizioa ere (https://industria.digitalentu.com /).
Apirilaren 11ko online jardunaldian parte hartzeko, honako estekan izena eman behar da