Datorren asteazkenean, Azaroak 2, Iraurgi Berritzenek lan saio bat antolatu du, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: Enpresa ekintzaileak eta negozio aukera berriak: aukera edo beharra?.
Lan saioa hau eskualdeko enpresa industrialetako zuzendariei zuzentzen da eta helburu nagusia negozio-aukeren garapena sustatzea izango da, enpresa bakoitzaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzeko, eta eskualdeko ehuna berritzeko palanka gisa.
Horretarako, B+I eta BIC Gipuzkoako adituak izango dira bertan. Saio honetako parte hartzaileek Azpeitiko Irurena Group enpresaren esperientzia ezagutzeko aukera izateaz gain, horrelako prozesuetarako indarrean dauden laguntzen eta zerbitzuen inguruko informazioa jaso, eta bukatzeko, beraien zalantza zein galderak argitzeko aukera ere izango dute.
Antolaketa gaiak direla eta, enpresa interesatuek ondorengo link-aren bitartez, edo info@iraurgiberritzen.eus helbidera idatziz eman beharko dute izena. Ondoren, izena emandako pertsona partehartzaileei, lan saioaren lotura bidaliko zaie bertan parte hartzeko.
Lan saio hau Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan kokatzen da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.