Iraurgi Berritzenek eta Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute jasangarritasun energetikoa sustatzeko

2024-06-06
Tokiko Garapena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak hitzarmena sinatu du lurraldeko hamar garapen agentziarekin, besteak beste, Iraurgi Berritzenekin, trantsizio energetikoa sustatzeko. Aldundiak 550.000 euro bideratuko ditu eskualdeetako energia planak sustatzeko, pobrezia energetikoari aurre egiteko, eta eredu energetiko jasangarria sustatzeko.
Alkate eta Iraurgi Berritzenen presidente Ana Azkoitiak azaldu duen moduan, garapen agentziak 55.000 euroko laguntza jasoko du, gaur sinatutako hitzarmena tarteko, eta laguntza bailarako Energia eta Klima Mahaiak -non Iraurgi Berritzen, Urkome eta udalak dauden ordezkatuta- zehaztutako proeiktuak gauzatzera bideratuko da.

“Hiru proiektu edo lan-ildo ditugu eskualderako”, esan du Ana Azkoitiak. “Alde batetik, Urola eskualdeko enpresen eraginkortasun energetikoa aztertzea eta hobetzea dugu helburu. Horretarako, enpresa bakoitzaren egungo egoera energetikoa aztertuko da, besteak beste, energia iturriak eta kontsumoak identifikatuz eta hobekuntza ekintzak proposatuz”. Proiektua industriara, merkataritzara, ostalaritzara eta lehen sektorera dago zuzenduta, eta dibulgazio jardunaldiak ere egingo dira. Jarduera desberdineko 10 bat enpresetan energiaren erabilera optimizatu, eta ingurumen inpaktua murriztea lortu nahi da.

Bigarren proiektua da Urola Erdiko Mugikortasun Jasangarriko Planaren diagnostikoa egitea. “Garraio-azpiegitura ebaluatuko da, alegia, errepideak, oinezkoentzat bideak, bizikletentzat erraiak edota autobus geltokiak. Helburua da ebaluazioaren ostean, gure garraio sistemaren eraginkortasuna eta segurtasuna hobetuko dituen plan bat garatzea, jasangarritasuna sustatuz”.

Eta hirugarren lan-lerroak sentsibilizazioarekin du lotura. Praktika jasangarrien garrantziaz eta duten eragin positiboaz kontzientzia sustatzeko, informazio kanpainak egitea da asmoa.

Hitzarmenak sinatu dituzte alde batetik, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak, eta bestetik, Debabarrena, Oarsoaldea, Tolosaldea, Urola Erdia, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Beterri-Buruntza, Bidasoa eta Urola Kosta eskualdeek.

José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak adierazi duenez, “orain inoiz baino gehiago, funtsezkoa da Gipuzkoan trantsizio energetiko bidezko eta jasangarri baterantz aurrera egitea. 550.000 euroko inbertsio honen bidez, gure eskualdeei laguntzen diegu energia berriztagarrien erabilera eta energia-eraginkortasuna sustatuko duten tokiko energia-planak gara ditzaten. Horrek pobrezia energetikoari aurre egiten lagunduko du, gure mendekotasun energetikoa eta CO2 emisioak murriztuko ditu, Klima Aldaketari buruzko Gipuzkoako “Gipuzkoa Klima 2050” Estrategiaren ildotik. Eskualde-garapeneko agentzien parte-hartzea funtsezkoa da, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira eta tokiko ekintza eraginkorrak koordina baititzakete. Udalerri

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia