Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza Arloa eta Izarraitz LH-ko ziklo desberdinekin lankidetzan beste aurrerapauso bat

2022-11-16

Izarraitz Lanbide Heziketa – Goi Mailako administraritza zikloak eta Iraurgi Berritzeneko Ekintzailetza arloak elkarlanean hainbat egitasmo bultzatzen dituzte urtean zehar eta urte askotako harremana dute, baina oraingoan elkarlan eremu hau, plataforma anitzeko aplikazioen garapena eta gizarteratzeko ziklora zabaldu da.

Goi mailako ziklo hauetan erronka bezala lantzen dute ideiatik enpresarako ibilbidea eta esparru honetan teknikarien ezagutza partekatzen dute beraiekin, gai desberdinen inguruan. Aurtengoan, enpresa berriak sortzeko eta jarduera abian jartzeko egon daitezkeen diru laguntzen inguruan eta hirugarren sektoreko elkarteek izan ditzaketen negozio aukerak nondik bideratu aritu dira. Gizarteratzekoen saioan, Iraurgi Berritzeneko Enplegu arloko Maite Etxezarreta ere bertan izan da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia