Iraurgi Lantzen S.A-k lehiaketa oposizio ireki bidez Enpresa Teknikari lanpostua betetzeko deialdia ireki du

2023-03-09

Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia/Enpresa Kudeaketa Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA edo baliokidea izatea eta B gidabaimena izatea.

Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi Lantzen, S.A sozietate publikoaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, Azkoitiko Intsausti jauregian (Julio Urkijo etorbidea, 25, 3.solairua), edo posta bulegoen bidez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hogei (20) egun balioduneko epean. Dokumentazioa aurkezteko ordutegia: 09:00 – 13:30.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia