Ireki da Global Training 2024 beketan izena emateko epea

2024-06-21
Enplegua

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria abian jarri dute.

Beka-programa horrek mekanismo indartsu bat jartzen du merkatuan, unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa duten gazteen eskura, 80 beka berriren bidez. Beka horiei esker, ordaindutako praktikak egin ditzakete (1.635 euro gordin hilean) atzerriko enpresa eta erakundeetan, beren profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, gutxienez 6 hilabetez.

Beka jasotzeko baldintzak:

  • 30 urtetik beherakoa izatea.
  • Unibertsitate edo Lanbide Heziketako Goi-Mailako titulazioa edukitzea.
  • Ingeleseko B2 maila edo gehiago izatea.

Global Training bekek mundu mailan toki eta sektore ezberdinak eskaintzen dituzte, partehatzaileen interes eta asmo profesionaletara hobekien egokitzen den aukera aurkitu ahal izateko. Izena emateko epea: ekainaren 17tik uztailaren 19ra esteka honen bidez.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 688 873 589 telefono zenbakira eta Sandragatik galdetu.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia