Gobernu-kontseiluak Nazioartekotze Beken deialdia onartu du, beraz, aurten ere ireki da Eusko Jaurlaritzaren beka hauetan izena emateko epea, eta gehienez ere, 100 Nazioartekotze Beka emango dira, onuradunak unibertsitateko goi-mailako titulazioa duten 30 urtetik beherako gazteak izango direlarik. Eusko Jaurlaritzak duela hogeita hamar urtetik modu jarraituan mantendu duen programa bat da, eta 1.000tik gora pertsona prestatu ditu kanpo-merkataritzako espezializazioan.
Hala, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak giza kapitalaren prestakuntzaren eta gaikuntzaren aldeko apustuari eusten dio euskal ekonomiaren eta enpresen nazioartekotzea aurreratzeko, ongi jakinik, ordea, prestakuntzaren eta gaikuntzaren premiak urteetan zehar eboluzionatzen joan direla.
Bekak hiru fasetan garatuko dira. Jarraian dituzue faseak:
- 1. Fasea: prestakuntza teoriko espezializatua, EHUn: 3-4 hilabete.
- 2. Fasea: prestakuntza praktikoa, nazioartekotzeari laguntza publikoa emateko erakundeetan eta eskualde- edo sektore-garapenerako beste erakunde batzuetan: 10 eta 12 hilabete bitarteko iraupena.
- 3. Fasea: praktika profesionalak enpresan: 8 eta 10 hilabete bitarteko iraupena.
Beken diru-hornidura lortu nahi diren prestakuntza-helburuak betetzeko behar diren gastuak estaltzera zuzenduko da. Estaliko diren gastuen artean honako hauek sartzen dira: unibertsitate-kurtsoaren kostua, bidaiak, bekadunaren prestakuntza-gastu osagarriak eta haren aseguramendua.
Eusko Jaurlaritzaren aldetik, 3.497.716 eurokoa da programaren kostua: 2015ean baina milioi bat gehiago.
PROGRAMAREN ONURADUNAK
Hautatze-prozesuan sartzeko eta hautatuak izanez gero nazioartekotze-bekadun Izateko, eskabidea egin duten pertsona fisikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Esleipena ebatzi aurretiko goi mailako unibertsitate-titulua, baita lizentzia 2016an jasota ere.
- Gradu hauek lehenetsiko eta balioztatuko dira bereziki: Ekonomia, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, eta Ingeniaritzako edozein gradu.
- Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den egunean 30 urte bete gabe izatea.
- Ingelesa jakitea (B2 maila).
- Antzeko ezaugarriak dituen beste diru-laguntzarik edo bekarik jaso ez izana.
Informazio guztia hemen: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2016/beint_2016/