Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Hazllan+ programaren edizio berria martxan jarriko da maiatzaren bigarren hamabostaldian, eta langabezian dauden eta ikasketa ertain edo goi-mailakok dituzten pertsonei zuzenduta dago.
2025eko edizioaren berrikuntza nagusia da parte hartzaileek eguneko 9€ko beka jasoko dutela, programaren asistentziaren arabera. Neurri horren bidez, gazteen parte-hartzea eta inplikazioa bultzatu nahi dira.
Programaren egitura:
- Aktibatu: Coaching teknikaren bidez, laneratzeko behar diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira taldeko saioetan (Osatu).
- Prestakuntza transbersala: Marka pertsonala eta beste gaitasun osagarriak landuko dira, profil profesionala sendotzeko.
- Kokatu: 2-9 hilabete bitarteko praktikak eskualdeko empresa batean.
Hazilan programaren helburua enpleagarritasuna hobetzea da eta lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus emailean edo 688 873 589 telefonoan (Sandra).