IV Kongresua: “Santiagorako Bide Ahaztua”, Zallan

2025-12-16
Turismoa

Joan den abenduaren 12an Zallan egin zen “Santiagorako Bide Ahaztua” IV. Kongresua, Enkarturrek, Enkarterriko turismo agentziak, antolatuta.

Testuinguru horretan, Jesús Mugica Landa, Iraurgi Berritzeneko Turismo arloko koordinatzaileak, hizlari gisa parte hartu zuen, Inaziotar Bidearen bilakaera aztertuz turismo espiritual, kultural eta naturako baliabide gisa. Bere hitzaldian, Inaziotar Bidearen kudeaketa-ereduen bilakaera azaldu zuen, eta azpimarratu zuen etapa berri bati ekin zaiola, Inaziotar Bideko Udalerrien Elkarteak gidatutako gobernantza-ereduarekin. Halaber, egungo erronka estrategikoak eta 2026–2029 jarduera-plana aurkeztu zituen.

Jardunaldia mahai-inguru batekin amaitu zen, ezagutza eta esperientzien trukea sustatzeko helburuarekin, lurraldeen arteko lankidetza eta helburu komunak dituzten proiektuen arteko elkarlana balioan jarriz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia