Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzuen berri jaso dute

2026-01-29
Enplegua

Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Arloko teknikariek Izarraitz Lanbide Heziketako 2. mailako ikasgelak bisitatu dituzte. Arreta eta Gizarteratzea, Mekanika, Fabrikazio Mekanikoa, Arotzeria, Mekatronika, Erizaintza, Administraritza eta Informatika zikloetako ikasleei zuzendutako saioetan, Urola Erdiko langabetuei eta lana hobetu nahi dutenei eskaintzen zaizkien zerbitzuak aurkeztu dituzte. 

Saio hauetan, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzuei buruzko informazioa eman zaie ikasleei, baita Lan Munduratze Programen eskaintza azaldu ere. Halaber, teknikariek gogorarazi dute www.urolanprest.eus webgunearen bidez Iraurgi Berritzeneko Enplegu eta Prestakuntza Datu Basean izena emateko aukera dutela, eta bertan aurkitu dezaketela eskualdeko lan eta prestakuntza eskaintzen inguruko informazio eguneratua.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia