PR-GI 214 IZARRAIZKO BIRA aurkeztu da. Herritarren aisialdirako eta turismoa erakartzeko baliabide berria

2020-07-01

Izarraitz eremu naturalak herritarren aisialdi eta turismo jarduerarako dituen aukera anitzei (igoerak, eskalada, BTT e.a.) beste bat gehitu nahi izan da mendikate osoari erdi magaldeko altueran bira osoa ematen dion ibilbide homologatu eta seinalizatua, irteera puntua bailarako udalerri bakoitzean duelarik aukeran, Azkoitian (Balda Plazan), Azpetian (Izarraizko Atea parkean) eta Zestoan (Portalen).

Beraz, esan daiteke PR Gi-214 IZARRAIZKO BIRA osatzen dutela alde batetik, izen bereko mendikateari magal erdiko altueran itzulia ematen dion ibilbide zirkularrak eta, bestetik, bertara heltzea ahalbidetzen duten hiru loturek; Azkoitikoak, Azpeitikoak eta Zestoakoak.

Gaur, Uztailak 1, proiektu honen aurkezpena egin da Azpeitiko Izarraitz Parkean, eta hiru udalerrien arteko proiektu partekatua denez, aurkezpen ekitaldian izan dira hiru herrietako alkateak. Ingurunea, aisialdia eta turismoa bezalako alorrak ikutzen dituen eskualde ikuspegiko proiektua izaki, Iraurgi Berritzen-eko Turismo arloaren trestuinguruan garatu da, erakunde honek hiru udalerrien proiektu partekatuak kudeatzeko ardura duen heinean.

Segmentu desberdinetara bideratutako eskaintza turistikoa garatzearen estrategian kokatzen da ekimen hau, konkretuki eta kasu honetan natur turismoari dagokiona.

Herritarren erabilera eta gozamenerako lehenbizi, eta naturguneetan eta aire librean jarduerak egiteko zale diren ororen erabilerarako ondoren sortu da baliabide hau. Helburua beraz bikoitza da, herritarrei beren aisialdirako beste aukera bat eskaintzea eta era berean turismoa erakartzea.

Datuak

Seinalizazioa integrala: Haserako panel informatiboak, ibilbidean zehar norabide geziak denbora eta distantziak zehaztuz, eta marka hori eta zuriak ibilbidea jarraitu ahal izateko.

Distantzi eta kartografiari buruzkoak Mapa teknikoan Mapa Teknikoa aurki daitezke.
Izarraizko infromazio osatua (igoerak, ibilbideak, zerbitzuak e.a.) Mapa turistikoan.

Turismo jasangarria

Turismo jasangarriaren irizpide nagusiak kontutan hartuta garatu da proiektua bere osotasunean:

  1. Ingurune natural eta ingurugiroarekiko zaintza eta errespetua: Materiale ez kutsakorrak erabili dira seinaletika, euskarri desberdinetan ingurunea zaintzeko aholku eta aginduak zehaztu eta bistaratu dira eta mendia edo ibilbidearen jatorrian inolako interbentziorik ez da egin mendiaren egoerara moldatuz osoki.
  2. Herritarrak jomugan: Bertakoekin pentsatuta sortu den baliabidea. Uste da bertakoek atsegin eta erabiltzen dutena kanpokoek atsegin beharko dutela baldin eta etorriko badira.
  3. Hizkuntza eta kultura: Euskararen presentzia bermatu eta lehenetsi da komunikazio eta sustapen euskarrietan, horren adibide produktuaren izena edo marka euskaraz izatea, Izarraizko Bira.

Barne Turismoa

Covid-19aren eraginez aurtengo udari begira barne turismoak indarra hartuko duela diote aurreikuspen guztiek. Iraurgi Berritzen-en turismo estrategian barne turismoa sustatzea izan da beti lan lerroetako bat, eta produktu berri hau horren erakusle argia da. Bertako nahiz inuguruko herri, eskualde eta probintzietako jendearen gozagarri aukera bikaina izango dela uste da Izarraizko eremu hau, Izarraizko Bira barne, aurtengo udaran.

Sustapen turistikorako hiru tresna sortu dira:

  1. Izarraitz mapa turistikoa.
  2. Izarraizko Bira informaziorako mapa teknikoa.
  3. Ikusentzunezkoa: Izarraizko Bira spot-a.

Difusioa berriz fisikoki nahiz online egingo da. Fisikoki mapa turistikoa nahiz mapa teknikoa Loiola, Azpeiti, Zestoa, eta Gipuzkoako (Donostia) turismo bulegoetan eta eskualdeko alojamendu desberdinetan egingo da.

Spot-a berriz sare sozialak @urolaturismo erabiliz egingo da batipat, eta webgunean ere (www.urolaturismo.eus) ikusgai egongo da.

Guzti honen gaineko informazioa:

Urola Erdiko Turismo Bulegoa – Loiolako Santutegia
Tel. 943 151 878
I-loiola@urolaturismo.eus

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia