Jasangarritasuna estrategikoki aktibatzen enpresetan

2025-09-25
Enpresa

Iraurgi Berritzenek gaur eman dio hasiera eskualdeko enpresei jasangarritasuna modu estrategikoan ulertzen, aktibatzen eta barneratzen lagunduko dien proiektuari. 

Eskualdeko 5 industria enpresek (ELMUBAS IBERICA, BERNARDO ECENARRO, ALBERDI MEKANIZATU LANAK, INTZA eta VI4CRANE) parte hartuko dute gaur hasi eta abendura arte iraungo duen proiektuan.  

Proiektuak saio praktikoak, adituen laguntza eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako ibilbide-orri pertsonalizatua eskaintzen ditu. Saioen artean, parte-hartzaileek aurrez aurreko bilerak izango dituzte Dezetaa Consulting-eko David Zabalarekin, ekintza-plan pertsonalizatuak lantzeko, bere esperientzia eta ezagutza baliatuz.  

Enpresek elkarren esperientziak partekatzeko aukera izango dute, eta proiektuak irauten duen bitartean ikasketa kolektiboa bultzatzeko espazioak sortuko dira. 

Helburua, jasangarritasuna, errentagarritasun, berrikuntza eta lehiakortasunaren benetako palanka bihurtzea da, eta eskualdeko enpresen posizionamendua indartzea. 

Eskualdeko industria-enpresen trantsizio ekologikoa bultzatzeko Iraurgi Berritzenen estrategiaren baitan kokatzen da ekimena, IkasEkin proiektuaren markoan hain zuzen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Ekonomia Sustatzeko Departamentuaren eta Azpeitia eta Azkoitiako udalen babesa du.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia