Kapazitazio saioak; Negozio Ereduen Birformulaketa

2021-10-14

Dagoeneko abian da, “Negozio Ereduen Birformulaketa” izenburupean urriko 4 asteazkenetan eskainiko dugun prestakuntza, Klink Bideren baitan. Bertan, negozio batek erabakiak hartzerako orduan kontuan izan beharreko elementuak zeintzuk diren eta nola interpretatu behar diren irizpideak lantzen ari dira.

Lehendabiziko saioan, atal ekonomiko finantzieroa landu zuten, eta 3 aldagai nagusi, solbentzia, errentagarritasuna eta likidezia. Bigarrengoan, erabakiak hartzeko orduan jarraitu beharreko prozedura, informazio bilketa eta analisia.

Prestakuntzan, eskualdeko 8 enpresa txiki ari dira parte hartzen eta benetan interesgarriak dira bertan sortzen diren eztabaida eta kezkak. Partehartzaileak askotariko jarduera duten enpresak dira, turismo alojamenduak, tailer mekaniko, estetika, hirugarren adinera zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa….

Momentuz balorazioa positiboa da eta guztiak gogotsu ari dira partehartzen. Prestakuntza Attest consultoresen eskutik jasotzen ari dira eta amaieran parte hartzaile bakoitzak aukera izango du, bere enpresari egokitutako aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia