Kartagenako Delegazioaren bisita

2019-06-13

Duela gutxi REDEL-en (Red de Entidades para el Desarrollo Local) sartu den Kartagenako Udaletako Garapen eta Enplegu Agentziak, Garapenen (Euskal Herriko Garapen Agentzien Elkartea) bitartez, bisita bat antolatzea eskatu zuen, Euskal Herriko Garapen Agentziek enpresen sustapena nola lantzen duten ezagutzeko, eta zehazki, Iraurgi Berritzenen, eskualdeko eragileekiko artikulazioa, lehiakortasuna eta tokiko garapena sustatzeko (enplegua, prestakuntza zentruak, enpresa elkarteak …).

Pasa den ekainak 12an, Iraurgi Berritzen bisitatu zuen 5 pertsonez osaturiko delegazio batek: Antonio Arroyo, Hespérides Lanbide Heziketako Zentro Integratuaren zuzendaria; Rosa Laborda, Lanbide Heziketa Politeknikoko Zentro Integratuaren zuzendaria; Prudencio José Riquelme, Murtziako Unibertsitateko Lan Zientzien Fakultateko dekanoa eta Oinarri teknoligikoa duen Lurralderako Ideien Enpresaren zuzendaria; José Tomás Piñera Lucas, Murtziako eskualdeko Enplegu eta Prestakuntza zerbitzuko prestakuntzaren zuzendariordea; Luis Eduardo López Espín, Murtziako Eskualdeko Hezkuntza Ministerioko Lanbide Heziketako arduraduna; Fulgencio Luis Cerón Mora, Kartagenako Udaleko Garapen eta Enplegu Agentziaren zuzendaria.

Bilera honen helburua bi Garapen Agentzien esperientziak elkartrukatzea izan zen, eta Iraurgi Berritzenen aldetik, eskualdeko egitura ekonomikoa aurkezteaz gain, Agentziak bultzatutako eragileen arteko artikulazio eta lankidetza eredua, zein eskualdeko eragileen artean elkarlanean lantzen diren lan lerro nagusiak aurkeztea, enplegua eta prestakuntza sustatzeko helburuarekin beti ere enpresen beharrei egokituz.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia