Pasa den asteazkenean, hilak 23, eskualdeko ekintzaileak kafe baten bueltan beraien denboraren kudeaketaren inguruan solasaldi bat izateko bildu ziren.
Bakarrik ekiten denean, denbora kudeatzea misio zaila bilakatzen da, ekintzaile proiektua, familia, estresa, bukatzen ez diren zereginak…
Kafe tertulian Maria Diez coach-ak, denbora hobeto kuadeatzeko gako eta erremintak erakutsi zituen eta ekintzaileek beraien denbora kudeatzerako orduan zituzten zailtasunak azaleratu zituzten.
Egitasmoa KLINK GUNE-ren baitan kokatzen da eta eskualdeko ekintzaileek beren gogoeta eta kezkak partekatzeko espazioak sortzea du helburu.