“Lan Postuen eraldaketa-Etorkizuneko joerak” aztergai sareko enpresetako Pertsona Arduradunen Taldean

2024-10-04
Enpresa

IB Enpresa Sareko 10 enpresetako Pertsona Arduradun elkartu dira Azpeitiako Basazanbal jauregian “Lan postuen eraldaketa_etorkizuneko joerak” gaiaren inguruan klabe orokorretaz eztabaidatu eta esperientziak partekatzeko Nerea Urcola-ren dinamizaziopean.  

Espazio honek, klabea den perfil honi elkarrekin bildu eta behar zehatzen arabera esperientziak partekatzeko ematen dion aukera balioan jarri da, duen garrantzia goraipatuz. 

Aurrera begira marko honetan ikuskatzen diren erronken baitan, dinamika honekin elkarrekin lantzen jarraitzeko interesgarriak izan daitezkeen lan ildoak ere adostu dituzte. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia