Lanbide Heziketako ikasketetan interesa duten eskualdeko DBH 4-ko ikasleekin hausnarketa saioak egin dira

2023-04-21

Aste honetan zehar, IB HEZKUNTZA markoan egituratzen den Gerolan proiektuaren baitan, hausnarketa saioak ospatu dira Iraurgi, Ikasberri, Azkoitia BHI, Urola BHI zein Floreaga Ikastetxeetan, DBH4n dauden eta Lanbide Heziketako Erdi Mailako zikloetan interesa duten ikasleekin.

Saio hauen bidez, batetik, ikasleak euren etorkizun profesionalaz zein pertsonalaz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan dira, eta, bestetik, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman, zein ikasleen galdera zehatzei erantzun zaie.

Eskualdeko 5 ikastetxeetan hausnarketa saioak egin direnez, ikasturtea amaitu bitartean hainbat dinamika gauzatuko dira Lanbide Heziketak eskualdean duen eskaintza ezagutzeko zein eragile sozioekonomikoen errealitatearen berri izateko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia