Landutako proiektu eta dinamika desberdinen inguruko balorazio positiboa IKASTETXEEN GUNEA-k egindakoa IB Hezkuntza markoan

2021-07-08

Ikasturte hasieran elkarrekin definitutako lan ildoen baitan garatu diren proeiktuen inguruko balorazioa oso positiboa izan da 5 ikastetxeetako zuzendariek egindakoa. 3 lan ildotan jarri zen fokoa:

  • Beharren araberako sentsibilizazio eta kapazitazio saio kolektiboak garatzean (Ikasiz proiektua).
  • Elkarrekin Eraikitzen, ZTIM Urola Erdian, Gerolan Orientazioa eta Izan Ekintzaile proiektuetako proiektu talde bakoitzarekin, hauen exekuzio aukerak aztertu eta Covid-19 testuingurura egokitzean, modu batera edo bestera hauen garapena bermatuz.
  • Eta bestalde, Teknologia edo tresna berriek martxan ditugun proiektuei eskain diezaioketen balio erantsiaren inguruko hausnarketan ere aurrerapausoak ematen jarraitzean.

Ikasketa prozesu polita izan da ikasturte honetakoa, Hezkuntza arloko lan talde teknikoak gogoz helduko dio datorrenari ere.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia