Landutako proiektu eta dinamika desberdinen inguruko balorazio positiboa IKASTETXEEN GUNEA-k egindakoa IB Hezkuntza markoan

2022-06-29

Ikasturte hasieran elkarrekin definitutako lan ildoen baitan garatu diren proiektuen inguruko balorazioa oso positiboa egin dute eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendariek, gaur, asteazkena, ekainak 29, Azkoitiko Intsausti Jauregian izan duten lan bileran.

3 lan ildotan jarri da fokoa:

  • Beharren araberako sentsibilizazio eta kapazitazio saio kolektiboak garatzean (Ikasiz proiektua).
  • Elkarrekin Eraikitzen, STEAM Urola Erdian, Gerolan Orientazioa eta Izan Ekintzaile proiektuetako talde bakoitzarekin, hauen exekuzio aukerak aztertu eta garapena bermatzean.
  • Ikastetxe eta eskualdeko eragileen arteko harremanak indartzera bideratutako espazioak sortzean.

Ikasketa prozesu aberasgarria izan da ikasturte honetakoa. Hezkuntza arloko teknikariek gogoz helduko diote datorrenari ere, gaurko bileran ikastetxeetako zuzendarien lan taldetik atera diren hobekuntza lerroei erantzuna emanez.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia