Laneratze-gizarteratzeko proiektua abian da zaurgarritasun egoeran dauden eskualdeko pertsonen alde

2020-10-06

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalen babesarekin, eta Izarraitz Lanbide Heziketa eta Zabaltzen Sarturekin elkarlanean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko estrategia abian da Iraurgi Berritzen-en eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin proiektu estrategikoen baitan finantziatuta dagoen “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” proiektuaren bidez.

Urola Erdiaren langabeziaren eboluzioa igoera nabarmena izaten hasi da Covid-19 krisi testuinguruan. Abuztuko azken datuen arabera, eskualdeko langabezia indizea %10,6koa da, pasa den urteko abuztuarekin alderatuz %38,9 baino gehiago. Egoera honek zaurgarritasun handien duten pertsonengan izango duen eragina gutxiezteko, enplegagarritasuna sustatzeko ekintza plan bat abian jartzeko beharra nabaria da.

Proiektu berri honen helburua, arrisku eta gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduentzat, gizarteratze-laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea da, eta eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez, zerbitzu sare integratua osatzea.

Proiektuak dituen bi ekintza lerro nagusiak dira:

1. Laneratzeko prestakuntza ibilbide integratu berriak exekutatzea.

Eskualdean, oinarrizko konpetentzien prestakuntza eta 2. Mailako Lanbide Zihurtagirien eskaintza indartzea da helburua, pertsona gehienek izan dezaten aukera lan merkatuan sarbidea izateko. Testuinguru honetan, pasa den irailak 28an, Azpeitiko Basazabal Jauregian, Oinarrizko Konpetentzia Formakuntza Ikastaroari, eman zaio hasiera, Zabaltzen Sarturen eskutik.

Amaitutakoan, 15 parte-hartzaileek 2. mailako profesionaltasun-ziurtagirien ikastaroak egiteko aukera izango dute, eskualdeko industriaren eta zerbitzuen sektoreetan (zehazki, Soldadura eta Mendekotasuna duten Pertsonen Arreta, eskaera handia duten prestakuntza-profilak) duten ezagutza indartzeko. Ildo honetan ere, Izarraitz Lanbide Heziketaren eskutik, Soldadurako ikasketetan parte hartu ahal izango dute eta Azpeitiko Udalaren bitartez, Mendeko pertsonei arreta laguntza Lanbide Zihurtagiriaren, kurtso bakoitzeko 15 pertsona partehartzaileekin.

2. Horretarako, industria eta zerbitzuen eremuetan ziurtagiri berrien eskaintza antolatzeko Enplegu, prestakuntza eta gizarte inklusioan Urola Erdian diharduten eragile desberdinen artean zerbitzu sare integratua garatu, ekintza plan amankomun batekin.

Ildo honetan, otsailean abian jarritako UrolanEkin Sarean, Urola Erdiko enplegu, prestakuntza eta arlo sozialeko hainbat eragile eta erakundeekin, eskualdeko egoeraren diagnostiko eta beharrak aztertu eta lehentasunezko ekintza lerroak adostu ziren, dagoeneko martxan hasi den ekintza plana aktibatuz, proiektu talde desberdinekin, zerbitzu sare integratu bat ahalbideratzeko persona hauentzat.

Eragile partehartzaileak: 

Diseño_sin_título_35.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia