Langabetuentzat laneratzeko prestakuntza teoriko praktikoa – Eraikuntzako tailerra

2022-11-08

Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III – UE3” proiektua aurkitzen da.

Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza tailerra – Eraikuntza (Teorikoa eta praktikoa – 500 ordu) emango da datoren Azaroak 28an hasi eta 2023ko maiatza arte.

Proiektu honen HELBURUA pertsonei gaitasun profesionalak (IGELTSERITZA / ITURGINTZA / ELEKTRIZITATEA) eta soziolaboralak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskaintzea da, beren gizarte- eta lan-egoera hobetzeko, prestakuntza- eta lan-prozesuak osatuz.Lan arriskuen prebentziorako prestakuntza emango da.

Izena emateko: Sandra 688 873 589 Maite 688 758 494 Maialen 688 759 590.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia