Langabetuentzat oinarrizko prestakuntzaren eta prestakuntza teknikoen ikastaroak

2022-09-12

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkn Eraginez III – UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honek, eskualdeko 164 pertsona langabetuen laneratzeko ibilbideak ahalbideratuko ditu datozen hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 5 ikastaroren bitartez eta enpresen partehartzea sustatzeko ekintzen bitartez:

Azkoitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa. Irailak 26 – Abenduak 7.
  • Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa. Abendua – Otsaila.

Izena emateko: Sandra 688 873 589 edo Maite 688 758 494

Azpeitian:

  • Oinarrizko gaitasunak 1. Maila (150 ordu). Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa. Irailak 26 – Abenduak 7.
  • Oinarrizko gaitasunak 2. Maila (240 ordu). Gaztelania eta matematikako ikastaroa. Abendua – Otsaila.
  • Laneratzeko prestakuntza tailerra – Eraikuntza (Teorikoa eta praktikoa) (500 ordu). Urria – Apirila.

Izena emateko: Maialen 688 759 590

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia