Langabezia indizeak behera jarraitzen du Urola Erdian

2021-05-21

Urola Edian langabeziak beheranzko joeran jarraitzen du 2021 urtean. 2020-ko Irailetik hona, eskualdean zenbatutako langabetu kopurua nabarmen murriztu da eta Apirila amaieran 1.316 langabetu zenbatu dira eskualdean.

Gauzak honela, eskualdean zenbatutako langabetu kopurua, Covid-19 osasun krisiaren aurreko hilabeteetara hurbiltzen ari da (2020-ko Otsaila amaieran 1.267 langabetu zenbatu ziren eskualdean).

Apirilean, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, eskualdeko langabezia indizea, %8,3-an kokatu da, %6,8 gizonezkoetan eta %10,1 emakumezkoetan. Guztira, 577 gizon eta 739 emakume zenbatu dira langabezia egoeran Urola Erdian.

Era berean, lan merkatuak urteko lehen hiruhilekoan izan duen bilakaerari erreparatuz gero, adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak ikus daitezke. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Eskualdean zenbatutako afiliazio kopuruari dagokionean, bilakaera positiboa erregistratu da urteko lehen hiruhilabetean. Oro har, 2021-eko Martxoan 12.415 afiliatu zenbatu dira eskualdean, orain urtebete adina. Afiliazio kopurua, azken hilabeteetan, batez ere, industria eta eraikuntza sektoreetan hazi da.
  • Kontratuei erreparatuz gero, eskualdean urteko lehen hiruhilekoan zenbatutako kontratu kopurua iaz epe berean zenbatutakoa baina txikiagoa den arren, bilakaera positiboa ikus daiteke Martxoko datuetan. Urteko lehen hiruhilekoan, 1.538 kontratu zenbatu dira guztira, iaz epe beran baina %8,83 gutxiago.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, eskualdean 586 expediente zenbatu dira, iaz hilabete berean baina 19 eskaera gehiago. Dena den, aipatzekoa da otsaila eta martxoa bitartean, erregistratutako expediente kopurua 17 eskaeretan murriztea.

Amaitzeko, urteko lehen hiruhilekoan, eskualdean, 9 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 82 langilerengan izan izan dute eragina, 66 gizon eta 16 emakume. Industria sektorean, 3 eskaera erregistratu dira, gzutiak ekoizpen arrazoiak argudiatuta eta guztira 67 langileri eraginez.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko errealitate sozioekonomikoa arretaz aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia