Urola Erdian, 2023ko Urria amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.198 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Nahiz eta azken hilabetean eskualdean langabezia egoeran 27 pertsona gehiago zenbatu, azken urtean izan den bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du. Izan ere, iaz Urria amaieran baino 15 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %1,2 gutxiago.
Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Urria amaieran %7,6an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %8,2 eta %10,3an kokatu dira hurrenez hurren, bi kasuetan indizea eskualdekoaren gainetik kokatzen da.
Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,9 da gizonezkoen indizea eta %9,5 aldiz, emakumezkoen indizea. Urria amaieran, beraz, Urola Erdiko emakumeen langabezia indizea gizonezkoena baino 3 puntu eta erdi handiagoa da. Gipuzkoa eta EAE-n ere bi generoen artean 3 puntu inguruko diferentzia ikus daiteke.
Urteko hirugarren hiruhilekoaren bilakaera adierazle ezberdinen arabera
Uztaila eta Iraila artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:
- Urola Erdian, Iraila amaieran 13.071 afiliatu zenbatu dira, Ekaina amaieran baino 133 afiliatu gutxiago. Era berean, azken urtean eman den bilakaera negatiboa da izan ere iaz Iraila amaieran baino 104 afiliatu gutxiago zenbatu dira eskualdean, %0,8ko jaitsiera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %3,1 eta %3,0ko hazkundea erregistratu da.
Iraila amaieran, afiliatuen %77,2 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %43,0 industriara bideratzen da, Gipuzkoa eta EAEren bikoitza.
- Kontratuen bilakaerari dagokionean 2023ko hirugarren hiruhilekoan 1.196 kontratu zenbatu dira Urola Erdian, iaz hiruhileko berean baino %25,2 gutxiago. Kontratuen gehiengoa zerbitzuetan kontzentratu da, kontratu guztien %67,6 hain zuzen ere. Bestalde, hiruhilekoan erregistratu diren kontratuen %27,5 bideratu dira industria sektorera. Era berean, hiruhilekoan zenbatu diren kontratu guztien %70,4 aldi baterakoak izan dira.
- Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopurua urteko hirugarren hiruhilekoan nabarmen hazi da eta iaz hilabete berean baino 70 expediente gehiago zenbatu dira, guztira 589 expediente.
- Amaitzeko, eskualdean, Iraila amaieran indarrean 5 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expediente (ABEEE) zenbatu dira. Expediente hauek, guztira, 229 langileri eragiten die.
Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.