B Sarearen Kudeaketa Kontseilua pasa den Uztailak 16an bildu zen. Kontseilua, enpresa, hezkuntza, enplegu eta udalen elkarlan guneen ordezkariek osatzen dute.
Hezkuntza Gunean, ikastetxeen ordezkaritzaren releboa eman da, eta aurrerantzean Iraurgi Ikastetxeko zuzendaria Aitor Cordoba izango da bertako ordezkaria. Honekin batera Kontseiluan parte dira: Hezkuntza Gunearen aldetik, Eduardo Sudupe, Izarraitz Lanbide Heziketaren zuzendariak hartzen du parte; Enpresa Guneako ordezkariak, Cruz Alberdi ( Sidenor) eta Karlos Korta (Berritek); udalen ordezkariak, Ana Azkoitia (Azkoitiko Udala), Leire Goenaga ( Azpeitiko Udala ), Mikel Arregi (Zestoako Udala) ; Enplegu Gunetik, MªJesus Etxaniz ( Lanbide )
Kontseiluaren helburuari jarraituz, gune desberdinetan azken hilabeteetan garatzen ari diren proiektuen berri eman, guneak elkarlanean garatzen ari diren proiektuen emaitzen jarraipena egin, eta aurrera begira aurreikusten den hausnarketa estrategikoaren prozesuaren egoera aztertu zen. Amaieran, eskualde ikuspegitik gune desberdinek elkarlanean lantzen ari diren 12 egitasmo desberdinen emaitzen balorazio positiboa azpimarratu zuten kontseilukideek.