Jarduera nagusia komertziala duten entitateei jakinarazten zaie, saltokien egokitze lanak edo eta ekipamendu komertzialean inbertsioak egin badituzte, 2014rako Eusko Jaurlaritzaren, Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntza argitaratu berri dela (MEC).
Eskaera epea uztailaren 8an irekitzen da eta irailaren 5ean amaitzen da, baldin eta aurrekontuetan esleitutako dirua aurrez amaitzen ez bada.
Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez martxan egon behar du, eskaera aurkezten den unean.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira, lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.
Gutxieneko inbertsioa 3.000€ takoa izan behar du lokalaren erreforma eta modernizazioaren kasuan eta 900€ takoa balantza elektroniko, informatika-ekipo eta osagarrietan, kopuru horiek BEZ gabe dira eta beti ere jarduera nagusia komertziala izan behar du.
Informazio gehiago; www.euskadi.net/comercio edo eta Iraurgi Berritzenen, 943851100 (Alazne Larrañaga / Ainhoa Salegi).