Gaur, ospatu da, Azaroak 24, Azpeitiako Basazabal Jauregian, Iraurgi Berritzenek Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean eta Basque Trade& Investment-en laguntzarekin, “Enpresen nazioartekotzearen gakoak” izenpean antolatu duen jardunaldia. Bertan parte hartu dute eskualdeko hainbat enpresa industrialek.
Saio honetan, lehenik eta behin nazioartekotze prozesu bat hasterako orduan zein herrialdetan saldu eta abian jartzeko kontuan hartu beharreko zenbait gako aurkeztu dira. Bigarren zatian, aldiz, enpresek kanpoko merkatuak eta horietara sartzeko baldintzak aztertzeko eskura dituzten tresnak ezagutara eman dira. Era berean, enpresei nazioartekotze prozesuetan laguntzeko dauden programa eta laguntza publikoak ere azaleratu dira.
Jardunaldi hau aukera baliotsua izan da kanpoko merkatuetan presentzia zabaldu nahi duten enpresek dauden laguntza-zerbitzuak eta programak ezagutzeko. Bere helburu nagusia Urola Erdiko enpresei laguntzea izan da nazioartera zabaltzeko eta horrek hazteko eta garatzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzen.
Lan saio hau Enpresa Gunearen -eskualdeko enpresa ordezkari desberdinak osatutako Gunea- baitan jasotako proposamenekin definitutako Ikasiz Programaren baitan kokatzen da. Bere helburua, enpresaren alderdi desberdinen kudeaketan, ezagutzak eta esperientziak konpartitzea, eta praktika onen sentsibilizazioa eta difusioa da.