Bigarren seihilekoan aurreikusita bezala, negozio ereduen gaia landu da, bertan, 6 enpresek hartu dute parte, izaera eta jarduera desberdinetakoak.
Lehendabiziko 4 saioetan, formakuntza eskaini da, eduki amankomunak parte hartzaile guztientzat eta azaroak 11 eta 12 banakako saioak izan dituzte, beraien negozio ereduari dagozkien lehentasunak zehazteko eta ibilbide orria lantzeko.
Bereziki modu positiboan baloratu dute aholkularitza pertsonalizatua, izan ere bakoitzari egokitutako ibilbide orria lantzen dute bertan. Aurrera begira, ibilbide orri hau aurrera eramateko, Iraurgi Berritzeneko laguntza izango dute, Ekintzailetza arloaren helburua bait da gure eskualdeko enpresen bidelagun izatea eta enpresak bizirautea.
Dagoeneko 2022ra begira lantalde teknikoa hasia da formakuntza eskaintza prestatzen. Aurreikusitako erronka salmentara bideratua egongo da, eskualdeko ekintzaileek izango dutelarik berauen berri.