Negozio ideia sozialak eta ingurumenekoak nagusitu dira aurtengoan Ekintzailetza Sarien IV. Edizioan

2023-02-10

Iraurgi Berritzenek Laugarren urtez jarraian, URRATS BAT programaren baitan, Izarraitz Lanbide Heziketarekin elkarlanean, antolatu den Ekintzailetza Sarien IV. Edizioan parte hartu du.

Ziklo eta maila desberdinetatik aurkezten diren negozio ideia desberdinek, geroz eta landuago eta gizarteak orokorren dituen behar eta erronkei erantzuna emango dioten proiektuak lantzen dituzte.

Hiru sari banatu dira; Erdi Mailako negozio ideiarik onena, Goi Mailako negozio ideiarik onena eta Sari berezia, proiektu berritzaile, jasangarri eta gizartearekiko ardura ikuspegia duenari.

Erdi Mailan saritua, Eragin izan da eta bere xedea, mendekotasun egoeran dauden 3. adineko eta desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako, aisialdi ekintza desberdinak eskaintzen dituen zerbitzu eskaintza da.

Goi Mailan saritua, Onix izan da, tratu txarrak jasan dituzten eta seme-alabak non utzi ezin duten emakumeak gizarteratzen eta laneratzen laguntzea helburu duen kooperatiba bat.

Sari berezia, Ethical Wear egitasmoarentzat izan da, bere xedea, ehungintza komertzioetako arropen etiketetan jartzeko zertifikatuak sortzea delarik. Standare ekologiko/sozial batzuk bete beharko dituzte zertifikatu hori lortzeko. Horretaz aparte, mugikorretarako app bat garatuko du kontsumitzaileek ziurtagiri horretako QR-a irakurri ahal izateko. QR horretan arropa horrek bere ekoizpenean utzi duen aztarna agertuko da, hala nola, erabilitako tinteak, materialak, garraioa, langileen lan baldintzak…

Saridunek Herrixen Azkoitiko Merkatarien Elkartea eta Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteko bazkide diren dendetan gastatzeko bonoak jaso dituzte. Guztira 900€ izan dira banatu direnak.

Zorionak aurtengoan aurkeztu eta irabazle suertatu direnei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia