Negozio Txikien Eraldaketa Digitala bultzatuz

2024-05-16
Ekintzailetza

Azken hilabeteetan, KLINK ekimenaren barruan, eta zehazkiago KLINK BIDE programaren baitan, bertako negozio txiki eta tokiko saltokiei gakoak diren tresna eta ezagutzak eskaini dira, haien presentzia digitala bultzatzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko. Espezializatutako formakuntza saio ezberdinen bitartez, egungo ingurune gero eta digitalizatuagoan, establezimendu hauen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzea bilatu da.

Prestakuntza saio hauetan, online presentziaren eta komunikazio digitalaren hainbat alderdi landu dituzte, tokiko bezerarengana iristeko. Komunikazio Plan baten garapena, sare sozialetan edukia sortzeko GPT teknologiaren erabilera, Instagram-erako argazkilaritza tailerrak, eta negozio bakoitzaren nortasun digitalaren garapena barne.

Laburbilduz, formakuntza hauek bertako negozio txikiei eta saltokiei ingurune komertzial gero eta digitalizatuago batera egokitzeko eta bertan arrakasta lortzeko beharrezko tresnak eman dizkiete. Haien online presentzia hobetuz, komunikazioa optimizatuz eta nortasun digital sendo bat garatuz, establezimendu hauek gaur egungo merkatuan arrakasta lortzeko hobeto kokatuta daude.

KLINK programak Urola Erdiko ekintzailetasuna sustatzea du xede, eta horren baitan, beste ekintza batzuk ere antolatu dira lehen seihilabetekoan zehar. Hemen aipatzekoa da martxoan ospatutako kafe tertulia ekintzaletza sare bat sortzeko abiapuntu bezala.

KLINK ATARIn berriz, ekintzailetasunari ikusgarritasuna emateko ekintza desberdinak egin dira. Besteak beste, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleen negozio berritzaileak saritzeko otsailean egin zen sari banaketa ekitaldia, edota apirilean, Ekintzailetzaren Nazioarteko Egunean hain zuzen, eskualdeko ekintzaileak omentzeko helburuz aurrera emandakoa. Hezkuntza eremuarekin jarraituz, eskualdeko hiru ikastetxetan, Izan ekintzaile! proiektua eman da aurrera, ekintzailetasuna sustatuz gazteengan.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia