Urtarrilean bi lan saio ospatu dira Ikasberri Ikastolan Gerolan proiektuaren markoan. Bertan, bigarren batxilergoko 30 ikasle inguruk hartu dute parte.
Lehendabiziko saioan, ikaslea bere etorkizun profesionalaren nahiz pertsonalaren inguruan gogoeta egitera bultzarazteko hainbat baliabide eta dinamika erabili dira. Bigarrengo saioan, aldiz, ikasleei sortu zaizkien galdera zehatzei erantzun zaie, eta honekin batera, eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman zaie.
Gerolan proiektuak ikastetxeetako orientazio-plana indartzea du xede eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da.
Lankidetza proiektuaren baitan hiru lan ildo lehenesten dira; eskualdeko errealitatea ikusarazteko sortutako orientazio mapa, beharren eta interesen araberako bisita zehatzak eskualdeko eragileekin, eta Iraurgi Berritzenek dinamizatutako saioak ikastetxeetan, hain zuzen ere.