Otsailak 16, Re-Think Industry. Eraldaketa digital eta jasangarria Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia

2023-01-26

Datorren otsailaren 16an, osteguna, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian Re-think Industry jardunaldia izango da. Eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia da, ekonomia, ingurumen eta gizarte alorrean.

Re-think Industry erakundeetan aldaketa bultzatuko dutenei zuzenduta dago: zuzendaritza nagusia, gerenteak, produkzio-zuzendaritza, industria-zuzendaritza, berrikuntzako zuzendaritza, I+G+b…

Parte hartzaileek, lehiakorragoak izateko eta ingurunean inpaktu positiboa izateko beren erakundeetako aldaketaren motor eraldaketa digitala eta jasangarria bihurtzen ari diren Gipuzkoako ETE-en arrakasta-kasuak ezagututzeko aukera izango dute bertan.

Urola Erdia eskualdeari dagokionez, bertan kokatua dauden BESA – Bernardo Ecenarro eta Domusa Teknik enpresetako ordezkariak izango dira beraien esperientziak azalduko dituztenak.

Kontsultatu hemen egitaraua gainerako kasuak zein izango diren jakiteko.

Honetaz gain, erakunde parte hartzaileeek eraldaketa horretako urrats ugarietan zehar bidera dezaketen tokiko eragileen ekosistema ezagutzeko aukera ere izango dute.

Informazio gehiago ondorengo bideoan:  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia