IB Sare-ko 20 enpresetako Pertsona Arduradunek osatzen dute lan taldea.
2021ean taldea sortu zenetik, pertsonak kudeatzeko modu, aplikazio praktiko, tresna, prozesu eta egiteko modu berrien inguruko esperientziak eta praktikak trukatzeko guneak partekatzen joan da lan taldea.
Gaurko bileran, Nerea Urcola aholkulariaren eskutik, parte hartzaileek euren eguneroko inguruneetan bizitzen ari diren benetako esperientziak partekatzeko aukera izan dute. Hitzegindako gaien artean:
- Enpresetan pertsonak garatzeko erabiltzen ari diren tresnak.
- Gaitasunen araberako kudeaketaz zer ulertzen duten.
- Enpresetako arduradunak beren ardurapean dituzten lan taldeetako kideen garapenaren erantzukizun sentimendua.
- Bakoitzak duen kudeaketa-sistemaren ezarpen-maila.
- …
Amaitzeko, taldeak urtean zehar landu beharreko gaien proposamenei buruz hausnartu du, bai sentsibilizazio edo kapazitazio saioen ikuspegitik, bai ekintzara zein emaitzak lortzera bideratutako proiektu pilotuen garapenaren ikuspegitik.