Eskualdeko 20 enpresetako Pertsona Arduradunek osatutako taldeak, enpresetan pertsonen talentua kudeatzeko eredu berrien ezagutza eta praktikak trukatzeko elkarlan guneak partekatzen ditu ikasketa kolektibo moduan. Urtez urte, enpresa partaideen interesen araberako lan saioen plangintza egokitua prestatzen da IBtik , lan taldearen fazilitadore bezala.
Gaur, ekainak 4, aurtengo bigarren lan saioa ospatu du taldeak Azpeitiko Basazabal Jauregian, 10 enpresetako ordezkarien partehatzearekin, eta “Arduradunen Lidergoaren garapena” gaia izan dute hizpide. Lan saioaren baitan dinamika desberdinak egin dira eta Nerea Urcolaren eskutik izan da zuzendua.
Gaurko lan saioan azken bileratik enpresek egindako pausoak partekatzeaz gain, erdi-mailako arduradunek dituzten eginkizunen, zailtasunen eta hobekuntza aukeren inguruan hausnartzeko aukera izan dute.
Amaieran, hurrengo lan saiorako garatuko diren ekintzak identifikatu dituzte.
Ekimen hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikoaren Sailagatik babestua dago, eta UE Talent Ikasiz Proiektuaren baitan dago kokatuta. Dinamika honetan, enpresen interesen araberako lan saioak antolatzen dira IBtik, proiektuaren fazilitadore bezala.