Eskualdeko 4 enpresek (Sammic, Ekintza Mekanizatuak, Zaher Group eta Kuari- Engineering Quality) hasi dute prozesua azarora arte iraungo duen proiektuan. Enpresa bakoitzak bere behar eta erreaitate konkretura egokitutako proiektu pilotu indibidualizatua lantzeko aukera izango du, OPE Consultores-eko Ainhoa Zatarain-en eskutik.
Eskualdeko industria-enpresen trantsizio soziala bultzatzeko Iraurgi Berritzenen estrategiaren baitan kokatzen da iniziatiba, IkasEkin proiektuaren markoan hain zuzen.
Enpresek, prozesuan zehar elkarren esperientziak partekatzeaz gain, ikasteta kolektibora begirako espezioak sortuko dira proiektuak irauten duten bitartean.
